XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dana dala emen aitatu danari buruz ainbatek luma puntaz lerroak marraztu ditu.

Batek onela ta besteak arela artu ta darabillen gauzeak naitaez dau zerbait barne-gunean; ainbatek ortaz diarduan ezkero, or bada piperra edo berakatza, or bada egi-antza bederen.

Arana-Goirik Bizkaia por su Independencia idatzi ebanean ikusi eban or zerbait; Otxandio-n, Gordexola-n eta Mungia-n izandako burrukak aitatu bakarrik ez eban egin.

Jaun Zuria ez ete da askorentzat Bizkaiko lenengo Jauna?.

Orrela Iturritza-k; orrela Lope Gartzia Salazar'ek Muñatones torre-etxean preso egoala idatzi eban Bienandanzas liburuan.

GATZAREN AUZIA.

Goikoaren esana betetea eder izanarren, ba dira errazoiak iñoizka olan ez jokatzeko.

Gernikako batzarretan gertatu dira onako kasu batzuk.

Bi aitatuko ditut emen.

Gatzaren auzia 1631-koa, ta 1633-ko otsaillaren 15-koa bestea, Korrejidore barria aukeratzekoan.

1631-ko iraillaren 24-an, Gernikan batu ziran, beti lez, Bizkaiko Batzar Nagusia osotuko ebenak; baiña zarraparra ikaragarria sortu zan alkartu ziranekoxe.

Zer zala-ta baiña?.

Batzar eguna 23 zalarik be, jentetza aundia urreratu zan Gernikara eguna baiño leen, Bizkaiko erri guztietatik: protesta egin bear zan bizi be bizi.

Artega ta naspil aurkitzen zan jentea, kezkak jota, erregeagandiko lege bat zala bide: gatzaren estankua jarten eutson Bizkaiari ta onek karutu egiten bizitzea.

Orrez gaiñ.

Bizkaiko Foruaren kontra emona zan lege ori.

Batzar egunean, ots, 24-an, esan dogunez, milla ta bosteun batek lez, zalapartaka, jentetza aundiak nunbait, batzar-lekua bete eban; 73 eleizateko arduradunak ez eben nai izan euren agiriak erakusterik, ez egoala orren bear-izanik eta.

Alan eta guzti be, aldunak aurkeztu ebezan euren agiriak.